284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2021eko ekitaldirako; hona hemen:

1. Lurraren kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,254ko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,588ko tasa.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1 koefizientea.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. %3’430eko tasa.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.

5. Zirkulazio-zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gainekoa.

–Tarifa ofiziala.

6. Baratzeak.

–30 euroko kanona kanpainako.

7. Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tirapun, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2013760