284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2020ko urriaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020. urteko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria; maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %3,72,19/2008 FD; mailako osagarria: %6; euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea; lan-egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Lantzen, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2013783