284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hura entitatearen beraren aurrekontuak eta haren erakunde autonomoarenak (Udalaren Musika patronatua) osatzen dute.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Uharten, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2014537