284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ollokiko zuzkidura lokala erabiltzeagatiko tasak.
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Ollokiko zuzkidura lokala erabiltzeagatiko tasak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkeztu ahal ditzaten bidezko iruditzen zaizkien alegazioak. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Esteribarren, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2014593