284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Etxabarriko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra: hiru erkametz-masa (1.258 metro kubiko).

Kokapena: Etxabarriko herri-basoa, “Regalbar, Peña de la abuela eta Abitza” izeneko alderdiak.

Hasierako prezioa: bost mila eta hogeita hamabi euro (5.032 euro).

Baldintza-agiria Etxabarriko Kontzejuaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, bertan aurkeztu behar baitira eskaintzak.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren proposamenak aurkeztu beharko dituzte Etxabarriko Kontzejuko Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako bideetako edozein erabiliz, 2020ko abenduaren 14ko 12:00ak arte.

Eskaintzak irekitzea: Etxabarriko Kontzejuko bilkura aretoan, 2020ko abenduaren 18ko 12:00etan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Etxabarrin, 2020ko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2014515