284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

85/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroa eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak arautzen du, 19. artikuluan, lan publikoaren eskaintza edo langile beharrak kudeatzeko antzeko tresna bat, non mugak eta baldintzak ezartzen baitira langile berriak administrazio publikoetan sartzeko.

Uztailaren 3ko 6/2018 Lege horren 19.1 artikuluko 3., 4. eta 5 apartatuetan aurreikusitako ordezte-tasa dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari. Zehazki, 3. apartatuan, %100eko ordezte-tasa bat zehazten da zenbait sektoretan, eta %75ekoa gainerako sektoreetan. Horrez gainera, %5eko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako. Portzentaje osagarri hori erabiliko da, lehentasunez, hauetakoren bat gertatzen denean, besteak beste: zerbitzu publiko berriak ezartzea, sasoiko jarduna handitzea jarduketa turistikoarengatik, edo erretiro asko aurreikustea. 5. apartatuan, %115eko ordezte-tasa finkatzen da autonomia erkidegoko polizia kidegoetarako, lehentasunezko sektoretzat jotzen baitira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroa eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2020rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 184 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2019ko ordezte-tasari dagokio, uztailaren 3ko 6/2018 Lege horren 19.1 artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala.

%5eko tasa gehigarria erabili da langile gehiago behar dituzten sektoreetan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 184 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

184 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 13 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko azaroaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2020. urterako. Lan eskaintzak Administrazio Erroaren eremurako 184 lanpostu biltzen ditu, eta 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.1 artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitako 2019ko ordezte-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko
eta Barneko Departamentua

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

–Aholkulari juridikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10913 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10121 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Foruzain-agenteak: berrogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 212, 291, 305, 306, 3577, 4743, 6696, 7609, 7630, 7653, 7657, 7873, 8204, 8224, 8243, 11029, 11030, 11031, 11032, 11033, 11034, 11035, 11036, 11037, 11038, 11039, 11040, 11041, 11042, 11043, 11044, 11045, 11046, 11047, 11048, 11049, 11050, 11051, 11052, 11053, 11054, 11055, 11056, 11057 eta 11058.

–Suhiltzaileak: hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 513, 7577, 10942, 10977, 11028, 11059, 11060, 11061, 11062, 11063, 11064, 11065, 11066, 11067, 11068, 11069, 11070, 11071, 11072, 11073, 11074, 11075, 11076, 11077, 11078, 11079, 11080, 11081, 11082 eta 11083.

–Koordinazioko operadore laguntzaileak: hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 4144, 4145, 4147, 4149, 4155, 4156, 6492, 6494, 8171, 8721, 10664, 10665, 10666, 10667, 10668, 10669, 10670, 10671, 10672 eta 10772.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

–Kazetariak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 58, 63, 4003, 4596, 5841, 8143, 9386, 10434 eta 10475.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako
eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia:

–Kazetariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10926 zenbakia duena.

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 2755 eta 7498 zenbakiak dituztenak.

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 6365 eta 6371 zenbakiak dituztenak.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10904 zenbakia duena.

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1084 eta 7727 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Ogasuneko teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 5805 eta 9719 zenbakiak dituztenak.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1114, 1230, 1285, 5807, 6774 eta 10771 zenbakiak dituztenak.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2612, 8180 eta 10329 zenbakiak dituztenak.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia:

–Industria ingeniariak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 2614, 3903, 8641, 10676 eta 10984 zenbakiak dituztenak.

–Telekomunikazioetako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10677 zenbakia duena.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10905 zenbakia duena.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

–Zerbitzu orokorretako langileak: hogeita bat lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 32145, 32299, 32444, 32469, 32608, 32623, 32705, 32710, 32831, 32921, 32954, 33372, 33467, 33631, 33897, 33927, 34078, 34145, 34375, 34579 eta 34610.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3529 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Enpleguko goi mailako tituludunak: hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6223, 6225, 6234, 6238, 6247, 9456, 9822, 10100, 10533, 10534, 10535 eta 10536 zenbakiak dituztenak.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10389 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10220 zenbakia duena.

–Gizarte hezitzaileak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2873, 2875, 2881, 2883, 2884, 10086 eta 10555 zenbakiak dituztenak.

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Gizarte hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 61544 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Osasun Mentala:

–Gizarte hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71857 zenbakia duena.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia:

–Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 2605 zenbakia duena.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Telekomunikazioetako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 5840 zenbakia duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Industria ingeniariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6856 eta 6934 zenbakiak dituztenak.

Kultura eta Kirol Departamentua

Nafarroako Kirolaren Institutua:

–Goi mailako kirol teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 5071, 7411 eta 10357 zenbakiak dituztenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (184) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 13 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Kazetaria: lanpostu bat.

–Enpleguko goi mailako tituluduna: lanpostu bat.

–Enpresa Zientzietako diplomaduna: 2 lanpostu.

–Gizarte hezitzailea: 2 lanpostu.

–Koordinazioko operadore laguntzailea: 2 lanpostu.

–Zerbitzu orokorretako langilea: 5 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

Zerbitzu orokorretako langilea: 7 lanpostu.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko azaroaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014296