283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-790

Erdialde-Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erdialde-Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Mendibilgo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Mairagako erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Oloritz (Nafarroa).

Herriaren isurketa 3.500 m³-koa da gehienez urtean; 22,5 m³-ko neurri erabilgarriak dituen Imhoff biltegi batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2014050