283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-P-136

Naseca Rústicas y Solares SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 31 metroko sakonera duen putzu bat da, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Sotopinos alderdian (6. poligonoko 8. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa ardatz bertikaleko ur azpiko ponpa bat izanen da, 39,11 ZP-ko eztanda-motor finko batek eragindakoa, 55 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 5,95 hektareako baratze bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Milagroko (Nafarroa) udal-mugarteko 6. poligonoko 8., 10., 11., 12., 13., 15., 17., 31., 178., 181. eta 184. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 31.350,24 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 3,952 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2014049