283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

2018ko ekainaren 18an, Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak ondoko ebazpena eman zuen. Hona testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko egiaztapen-kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.valdemaneru.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako irispidea.

4. Toki erakundea identifikatutzat joko da, bere Interneteko atarian edo bestelako sarbide-puntu batean bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, baita Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Ziraukin, 2020ko azaroaren 19an.–Batasuneko burua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2014017