283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

687/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Merino Razquin jauna Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, espedientean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez, baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren adostasuna ere, bat etorriz azaroaren 6ko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuetan emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Carlos Merino Razquin jauna Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2014093