283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Xehetasun-azterketa, Sunbillako 1. poligonoko 151. lursailean. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2020ko azaroaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jaione Agirre Saldiak Sunbillako 1. poligonoko 151. lursailerako aurkeztutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Sunbillan, 2020ko azaroaren 17an.–Alkateorde, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2013756