283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2020ko 11-17 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko udal aurrekontuko 11., 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. aurrekontu-aldaketen espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2014485