283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lanpostuen zerrenda aldatzea, Haurtzaro eta Familiako Prebentzioaren koordinatzaile nagusiaren lanpostua sartuta

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020ko azaroaren 16an:

JOB 16-NOV-20 (23/SG).

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Tituluko (biztanle-kopuru handiko udalerrien antolaketari buruzkoa) 127.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio onestea, besteak beste, lanpostuen zerrenda, langileen soldatak –Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin bat–, behin-behineko langileen kopurua eta araubidea, eta berariaz beste organo bati emanak ez diren langileei buruzko bestelako erabakiak.

2020ko azaroaren 5eko Osoko Bilkurak hartutako Erabakia ikusita (8/CC), eta kontuan harturik Haurtzaro eta Familiako Prebentzioaren koordinatzaile nagusia izendatzeko beharra dagoela, Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzua, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan, abian jartze aldera, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Iruñeko Udalaren lanpostuen zerrenda aldatzea, indarrean dagoen plantilla organikoarekin bat, eta bertan txertatzea izendapen libreko langileek bete beharreko lanpostu gisa, Haurtzaro eta Familiako Prebentzioaren koordinatzaile nagusiaren lanpostua, urteko 45.000,00 euro gordin esleituko zaizkiolarik kontzeptu guztiak kontuan hartuta.

Iruñean, 2020ko azaroaren 16an.–Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2013967