283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal antolaketari buruzko dekretua aldatzea

Iruñeko Udaleko alkateak honako xedapen hau eman zuen 2020ko azaroaren 6an:

DAL 06-NOV-20 (1/AL) 21-JUN-19 (11/AL) DALEK ONETSITALKO UDAL ANTOLAKETARI BURUZKO DEKRETUA ALDATZEA.

DAL 06-NOV-20 (1/AL).

Osoko Bilkurak 2020ko azaroaren 5eko saioan hartutako erabakiaren bidez, Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzuaren kudeaketa mota aldatu zen, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan:

1.–Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzuaren kudeaketa mota aldatzea, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan, halako moduz non zerbitzua zuzeneko kudeaketa bidez emanen baita, Zerbitzuen Zorroak bermatutako prestazio guztiak barne harturik (1. A.8 Eranskina. 69/2008 Foru Dekretua).

2.–Horren berri ematea Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrari, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrari, Zerbitzu Orokorretako Alorrari eta Kultura eta Berdintasuneko Alorrari, erabaki hau betetzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Aipatutako erabakiaren espedientean jasotako txostenekin bat, zenbait arrazoik harrarazi dute zuzeneko kudeaketa mota, besteak beste, alor ezberdinen jarduerak multzokatzeko beharrak, dela organikoki dela funtzionalki, eta Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzuari, Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan, modu koordinatuan erantzuteko beharrak.

Alkateari dagokio “udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura”-ren gaineko eskumena, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k artikuluarekin bat. Egun indarrean dagoena 2019ko ekainaren 21eko Dekretu bidez onetsi zen, eta, esandakoarekin bat, bidezkoa da hura aldatzea.

Hori horrela, eta txosten juridiko eta teknikoekin bat, zeinek 2020ko azaroaren 5eko Osoko Bilkuraren erabakiari eusten baitiote,

HONAKO HAU XEDATZEN DUT:

1. Udal-antolaketari buruzko Dekretua aldatzea honako atal honetan:

3.7. Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra, b.1. atala (Komunitate Ekintza, Garapenaren aldeko Lankidetza eta Kirola. Komunitate Ekintza). Atal horren testua osorik ordezten da, eta honako hau jartzen da:

b.1. Komunitate Ekintza:

–Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzua -Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan- sustatu, eratu eta zuzentzea, Gizarte Zerbitzuen Zorroan ezarritakoarekin bat, koordinazio-unitate bat osatuz, bere gain hartuko dituena hala diziplina anitzeko ekipo bat nola ekipo deszentralizatu bat, zeinak koordinazio-lanak eginen baititu gizarte-zerbitzuekin, ikastetxeekin, osasun-zentroekin eta sare komunitarioekin.

–Babesgabetasun eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzeko zerbitzuak Haurrei eta familiei laguntzeko programaren barruan aplikatu behar dituen jarraibideen sustapena, zeinen arabera gainerako alorren, eta haien artean hauen jarduketek men eginen baitiote prebentzio-zerbitzuari:

  • Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorra, honako jarduketa mota hauetan: gurasoendako jardueren sustapena, boluntarioen lanaren bultzada, elkarteen prestakuntza, arreta aniztasunari, Gaztediaren Etxeko programazioa eta gazteei zuzendutako beste batzuk, hala nola Iruña Gaztea Plana eta entitateek zein elkarteek gazteentzat egindako jardueren sustapena.
  • Kultura eta Berdintasuneko Alorra, Civivox sarearen programazioaz bezainbatean.

–Guraso Eskola.

–Adingabeen parte-hartzea sustatzea, komunitatearen kultur, aisialdi eta denbora libreko guneetan.

–Gizarte-sustapen eta -sentsibilizazioko ekintzak.

–Oinarrizko Guneko erakundeen koordinazio-foroetan parte hartzea.

–Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioak (CCIS-GEZK) kudeatzea eta mantentzea.

–Zaharrei zuzendutako programak garatzea.

2. Udal-antolaketari buruzko Dekretua aldatzea 3.7 “Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra” atalaren “a) Gizarte Zerbitzuak” letran, bertatik kenduz Zaharrei zuzendutako programen garapenaren aipamena.

3. Dekretu hau noiz onetsi eta biharamunetik aitzina egonen da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den.

Iruñean, 2020ko azaroaren 6an.–alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2013746