283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Diru-laguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Diru-laguntzen ordenantza orokorra.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Obanosen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2013616