283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Soberako lurzatiaren deklarazioa

Lezaungo Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Lezaungo 2. poligonoko 206. lurzatitik eta mugakideetatik 40,5 metroko lurra banantzea eta soberako lurzati deklaratzea, hain zuzen ere 221. lurzatiko iparraldetik banantzea, saltzeko Miriam Eraso Garcíari eta Ion Ochandorena Lopezi, mugakide den lurzatiaren titular baitira, eta lurzati hari erantsiko zaio, espediente hau behin betiko onetsitakoan.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da.

Lezaunen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2013576