283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Lizarran, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2014292