2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Lan Publikoaren Eskaintza 2020rako. Onespena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 21.1.g artikuluan ezarriarekin bat, eta kontuan harturik bertan jasotzen diren eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren eskuetan utzi direla Alkatetzaren ekainaren 4ko 282/2019 Ebazpenaren bitartez,
ERABAKITZEN DU:
1. Lizarrako Udalaren 2020ko ekitaldirako lan eskaintza onestea, urte horretarako plantilla organikoa behin betiko onetsi ondotik, jarraian zehazten diren lanpostuak betetzeko, lanpostu huts horiek aipatu plantilla organikoaren barnean baitaude:
–3.7 Arkitektoa; funtzionarioen araubidekoa, oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren bidez eta euskarazko C-1 merezimenduzko hizkuntza-eskakizunarekin.
-4.20 Gazteriako teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren bidez eta euskarazko B2 derrigorrezko hizkuntza-eskakizunarekin.
–7.23 Polizia-agentea; funtzionarioen araubidekoa, oposizioaren bidez eta euskarazko B2 derrigorrezko hizkuntza-eskakizunarekin.
Eskaintza hau handitzen ahalko da, dagokion hautapen prozesuak dirauen bitartean, polizia-agentearen lanposturik hutsik bada hura hastean, eta horretarako bide ematen badu Estatuak administrazio publikoetarako finkatzen duen ordezkatze-tasaren portzentajeak.
2. Eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lizarran, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2014291