283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Udalbatzako kideen ordainsarien eta dedikazioaren araubidea

Enerizko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ezartzea dedikazio partzialean gauzatuko dela Enerizko Udaleko alkatearen kargua.

2. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.200,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

3. 2020. urtetik gelditzen den denborarako, honako bilkura-sari hauek finkatzea kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik: Osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik, 300,00 euro; zenbateko horiek ordainduko dira harik eta aurrekontu-aplikazioa bukatzen den arte.

4. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, finkatzeko zer sari jasoko dituzten udalkideek kide anitzeko organoetara joateagatik, kalkulu hau eginen da: Nafarroako aurrekontu orokorretan Enerizko Udalari esleitzen zaion kopurua banatuko da Udalbatzako kideen artean; horretarako, kontuan hartuko da kide bakoitza urtean zenbat bilkuratara joan den, eta araberan eginen da banaketa.

5. Udalkideek karguan aritzean izandako eta behar bezala justifikatutako gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak izanen dira Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezartzen direnak.

6. Bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Eneritzen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2013595