283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak egiteko espedienteak.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxabarrin, 2020ko azaroaren 23an.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancin.

Iragarkiaren kodea: L2014185