2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 494. eta 495. lurzatietan.
Behin betiko onespena
Carcarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
a) Behin betiko onestea 5. poligonoko 494. eta 495. lurzatien xehetasun-azterketa, Francisca Amatriain Tresek sustatua.
b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Carcarren, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2014176