283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

2020ko azaroaren 13an, Beintza-Labaiengo Udaleko alkatea-udalburuak ebazpen hau eman du:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

Beintza-Labaiengo Udalaren egiaztapenerako kode segurua sortzea https://sedeelectronica.labaien.org helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Dokumentu bakoitzerako sortutako kode guztiak bakarrak eta ausazkoak izango dira, eta lotura izango dute sortzailearekin.

2. Ziurtapen kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide izango da segurtasun kriptografikoa.

3. Ondorio legalek irauten duten aldi oso-osoan iritsi ahalko da kodeak egiaztatutako dokumentura, egoitza elektronikoaren bidez -eta, halakorik balego, barruan duen fitxategi elektronikoaren bidez-. Berehala eta doan iritsi ahalko dira dokumentura pertsonak.

4. Ulertuko da toki-entitatea identifikatuta dagoela Interneteko bere atarian edo iristeko beste edozein gunetan bere gisa argitaratuko den informazioarekiko, baldin eta haiek egoitza elektronikotzat jotzen badira legez.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honen egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea.

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Beintza-Labaienen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2014109