283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, banakako gizarte laguntzena, taxi-bonuen bidez ordezko garraiobide egokitua emateko garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, 2021ean. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/532860). DDBN identifikazioa: 532860.

Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi-bonuen bidez, 2021eko ekitaldian.

Eskaerak eskabide orri baten bidez aurkeztuko dira, eta orri hori interesdunak sinatuko du edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza. Deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2021eko urriaren 11n.

Antsoainen, 2020ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2013780