283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, Irunberriko Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Javier Orduña Herrera izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.1.4. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Irunberrin, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2014438