283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

232/2020 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea hasten baita San Martin Unxeko eta Leozko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Ahalmen horiek erabiliz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak beharrezkoa deritzo San Martin Unxeko eta Leozko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak emandako eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Espedientea hastea onestea Nafarroako Foru Komunitateko San Martin Unxeko eta Leozko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko.

2. Izendatzea abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta San Martin Unxeko eta Leozko udaletara.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2013617