283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1324E/2020 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu, eta batzordeko burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

M.ª Jesús Guembe Suescun andreak, Nieves Ascunce Elizaga andreak eta Jorge Pascual del Río jaunak, zeinak Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatu baitziren, agintaldia bete dute. Vega García López andreak ere, zeina Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatu baitzuten Langileen Batzordeak proposaturik, bete du zegokion agintaldia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatu du honako hauek izendatzea batzordeko kide: Eva Ardanaz Aicua andrea eta Jorge Pascual del Río jauna.

Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Javier Baquedano Arriazu jauna izendatzea batzordeko kide.

Langileen Batzordeak proposatu du Yolanda Gregorio López andrea izendatzea batzordeko kide.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Batzordeko kide hauek kargutik kentzea: M.ª Jesús Guembe Suescun andrea, Nieves Ascunce Elizaga andrea eta Vega García López andrea.

2. Jorge Pascual del Río jauna batzordeko kide izendatzea berriz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

3. Honako hauek batzordeko kide izendatzea:

–Eva Ardanaz Aicua andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Yolanda Gregorio López andrea, Langileen Batzordeak proposaturik.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordea:

–Batzordeburua:

  • Antonio López Andrés jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Batzordeko kideak:

  • Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.
  • Eva Ardanaz Aicua andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Jorge Pascual del Río jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Sagrario Laborda Santesteban andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Yolanda Gregorio López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposaturik.

–Idazkaria:

  • Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2013833