1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
453/2020 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez prozedura ezartzen baita eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek hura 2021-2022 ikasturtera luzatzea eska dezaten.
Ebazpen honen bidez prozedura arautzen da, modu esperimentalean 2021-2022 ikasturterako, beherago aipatzen diren ebazpenetan zerrendatutako ikastetxeek 2020-2021 ikasturtean duten eskolaldi mota luzatzea eska dezaten: 209/2019 Ebazpena, abenduaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diena zenbait ikastetxeri eskolaldi etengabea edo malgua 2020-2021 ikasturtera luzatzeko, eta 122/2019 Ebazpena, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, onesten duena eskolaldi etengabea edo malgua ezartzea 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.
Horrenbestez, ebazpen honetan ezarritako prozedurak ez die eragiten eskolaldi etengabe edo malgua 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturtean ezartzeko baimena Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 33/2020 Ebazpenaren bidez lortu zuten ikastetxeei.
Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren zuzendariak emandako txostena, aipatu 209/2019 eta 122/2019 Ebazpenetan jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena, kasuan-kasuan, eskatzeari buruz.
Erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Ezartzea zer prozedura bete behar duten II. eranskinean adierazitako ikastetxeek, eskolaldi etengabea edo malgua 20212022 ikasturterako luza dakiela eskatzeko, I. eranskinean xedatutakoaren arabera.
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2020ko azaroaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA
Eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena,
2021-2022 ikasturterako
1. II. eranskinean jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearekin edo malguarekin jarraitzen ahal dute 2021-2022 ikasturtean, kasuan-kasuan, aurretik Ikasketak Antolatzeko Atalari eskatuta.
2. Horretarako, ikastetxeek Eskola Kontseiluaren bilkura berezi baterako deia eginen dute, eta gai-zerrendan honako hauek bilduko dira, gutxienez:
a) Eskolaldiaz zuzendaritza taldeak egindako azterketa eta balorazioa aurkeztuko du zuzendariak. 2019-2020 ikasturteko memorian jaso behar izanen dira horiek.
b) Eskola Kontseiluak eskolaldiaz egindako ebaluazioa aurkeztuko du kontseiluburuak, organo horrek ezarritako parametroen arabera.
c) Eranskin honen 9. puntuan jasota ageri diren balizko aldaketak aurkeztuko ditu zuzendariak.
d) Eskola Kontseiluko kideen bozketa, eskolaldi mota luzatzeaz. Bozketaren akta eginen da, baita haren ondorioz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiarena ere, III. eranskineko ereduari jarraituz. Akta jendaurrean paratuko da, ikastetxean.
3. Boto eskubidea duten Eskola Kontseiluko kideek bitarteko telematikoak erabiltzen ahalko dituzte, hezkuntza komunitatea osatzen dutenek behar bezalako informazioa eduki dezaten 2a), 2b) eta 2c) puntuen inguruan, hartara, botoa ahalik eta objektibotasun handienaz eman ahal dezaten.
4. Kontsultarako galdera hau izanen da:
Dagoeneko baimenduta dagoen eskolaldi etengabea/malgua luzatzearen alde zaude?
BAI.
EZ.
5. Eskolaldi etengabea edo malgua, kasuan-kasuan dagokiona, 2021-2022 ikasturterako luzatuko da baldin eta Eskola Kontseiluan boto eskubidea dutenen gehiengo osoak baiezkoa ematen badio arestiko galderari. Gehiengo osoa lortu ezean, ikastetxea eskolaldi zatitura itzuliko da (eskolak goiz eta arratsaldez) 2021-2022 ikasturtean.
6. Zuzendaritza taldeak erabakitzen badu proiektu berri bat aurkeztea eskolaldi etengabea edo malgua ezartzeko hurrengo deialdian, eta ikastetxeko hezkuntza komunitateak proiektu hori onesten ez badu, 2021-2022 ikasturtean aurreko puntuaren araberako eskolaldi mota izanen da.
7. Bozketaren emaitza edozein izanik ere, III. eranskinaren kopia bat bidaliko da, abenduaren 11n beranduenez, Ikasketak Antolatzeko Atalaren ordenacion.academica@navarra.es helbidera, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatz dezan.
8. Luzapena onesteak berekin dakar eskolaldia, etengabea nahiz malgua, aitzina eramatea Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan agertzen diren baldintza beretan.
9. Nolanahi ere, eskolaldi etengabearen kasuan, baldin goizean sartzeko ordutegia eta ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu ziren berak badira, ikastetxeek, eskolaldia ebaluatutakoan, barne aldaketak egiten ahalko dituzte. Aldaketa horiek 2021-2022 ikasturtean aplikatuko dira, eta honako hauek izan daitezke:
a) eskolaz kanpoko jarduera batzuen ordez bertze batzuk jartzea. Jarduerak antolatzerakoan, ikastetxeen antolamendu aukeren barruan betiere, ikasleen premiak eta ezaugarriak izanen dira lehentasunezko irizpide. Oro har, barne-jarduerak izanen dira, eta ikastetxean bertan eginen dira. Ikastetxetik kanpo egiten direnak –ikastetxetik kanpo egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak–, ikastetxearen proiektu barrukoak izaten ahalko dira ikastetxearen ordutegiaren barruan egiten badira. Ikasleen joan-etorria ikastetxearen ardura izanen da, eta ikasleek ikastetxean egon beharko dute ikastetxean bertan egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak amaitzen diren ordu berean.
b) jolas-orduen eguneko egitura aldatzea, kontuan harturik hura finkatzeko modua izan behar dela 30 minutuko jolasaldi bat, 40 minutuko jolasaldi bat edo bi jolasaldi, 40 minutukoak biak baturik.
c) curriculumerako saioen iraupena aldatzea.
Nolanahi ere, curriculumerako saioak eta jolasaldiak, guztira hartuta, 1.550 minutukoak izanen dira oro har astean, jolasaldiak 40 minutukoak izanez gero, eta 1.500 minutukoak, gutxienez, jolasaldiak 30 minutukoak badira.
10. Eskolaldi etengabea izanez gero, eskolaz kanpoko jarduerak bukatu ondotik aterako da garraioa. Ordutegi hori aitzinatzen ahalko da, betiere garraiorako ibilgailu bera erabiltzen duten ikasle guztien adostasuna lortuz gero, eta aldaketa horrek ukitzen ez badu ez garraioa partekatzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioa, ez adjudikaziodunaren plangintza, ezta jantokiaren antolaketa ere. Ordutegian egin litekeen aldaketa horretarako beharrezkoa izanen da ikastetxeak horren berri ematea Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuari, 2021eko maiatzaren 1etik 25era, horrek ontzat eman dezan. Zerbitzuak oniritzia emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera ordua 2021-2022 ikasturtean, ikastetxean ikasle berriak sartu ala ez.
11. Eskolaldi etengabearen kasuan, ikastetxeek aldatu nahi badute goizean sartzeko ordutegia edo ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu zirenen aldean, bertze baimen bat eskatu beharko dute hurrengo deialdian, Hezkuntza Departamentuak erregelamenduari jarraikiz ezartzen duen prozeduraren arabera bertze proiektu bat aurkezturik.
12. Aurreko puntuetan xedatutakoak ez ditu inolaz ere galarazten Hezkuntza Departamentuak osasun agintariekin koordinaturik 2021-2022 ikasturterako har ditzakeen neurriak.
II. ERANSKINA
Eskolaldi etengabea duten ikastetxeen zerrenda
IKASTETXEA | HERRIA |
San Babil IP | Ablitas |
Gabriel Valentín Casamayor IP | Oibar |
La Cruz IP | Allo |
Sagrado Corazón Ikastetxea | Altsasu |
Zelandi IP | Altsasu |
Virgen de la Cerca IP | Andosilla |
Añorbeko IP | Añorbe |
San Miguel IP | Agoitz |
Sancho Ramírez IP | Arguedas |
Arroizko IP | Arroitz |
Urraca Reina IP | Artaxoa |
Francisco Arbeloa IP | Azagra |
Martín Azpilcueta IP | Barasoain |
Beireko IP | Beire |
Río Arga IP | Berbintzana |
Beriaingo IP | Beriain |
Araxes IP | Betelu |
Santa Ana IP | Buñuel |
Ermitaberri IP | Burlata |
San Juan de Jerusalén IP | Cabanillas |
Teresa Bertrán de Lis IP | Cadreita |
Virgen del Soto IP | Caparroso |
Virgen de la Oliva IP | Zarrakaztelu |
Santa Vicenta María IP | Cascante |
Francisco Javier Saenz de Oiza IP | Kaseda |
Dos de Mayo IP | Castejón |
Otero de Navascués IP | Cintruénigo |
Ciudad de Corella IP | Corella |
Cerro de la Cruz IP | Cortes |
Virgen Nievas IP | Deikaztelu |
Santa Ana ikastetxea | Lizarra |
Andra Mari Ikastola | Etxarri Aranatz eta Arbizu |
Doña Álvara Álvarez IP | Faltzes |
Juan de Palafox IP | Fitero |
Elías Terés Sádaba IP | Funes |
Santos Justo y Pastor IP | Fustiñana |
Lakuntzako Herri Eskola | Lakuntza |
Atakondoa IP | Irurtzun |
San Miguel IP | Larraga |
Doña Blanca de Navarra IP | Lerin |
Ángel M. Baigorri IP | Lodosa |
Santa María IP | Los Arcos |
San Juan IP | Irunberri |
San Bartolomé IP | Martzilla |
Santa Ana IP | Mélida |
Ntra. Sra. de los Dolores ikastetxea | Mendabia |
San Francisco Javier IP | Mendabia |
Ntra. Sra. del Patrocinio IP | Milagro |
San Benito IP | Miranda Arga |
Santa Bárbara IP | Elo |
Honorio Galilea IP | Monteagudo |
Mardones y Magaña IP | Murchante |
Raimundo Lanas IP | Murillo el Fruto |
San Miguel IP | Noain |
Obanosko IP | Obanos |
Domingo Bados IP | Olazti |
Príncipe de Viana IP | Erriberri |
San Salvador IP | Oteitza |
Mendigoiti IP | Iruña |
El Lago de Mendillorri IP | Iruña |
Ermitagaña IP | Iruña |
García Galdeano IP | Iruña |
Iturrama IP | Iruña |
Mendillorri IP | Iruña |
San Francisco IP | Iruña |
San Jorge IP | Iruña |
Juan Bautista Irurzun IP | Azkoien |
Pitillasko IP | Pitillas |
Ximénez de Rada IP | Arrada |
San Bartolomé IP | Ribaforada |
San Nicolás IP | Zare |
Alfonso X “El Sabio” IP | San Adrián |
Luis Gil IP | Zangoza |
Ntra. Sra. de la Asunción IP | Santakara |
Nuestra Señora del Rosario IP | Sartaguda |
Virgen de las Nievas IP | Sesma |
Marqués de la Real Defensa IP | Tafalla |
Garcés de Los Fayos ikastola | Tafalla |
Elvira España IP | Tutera |
Griseras IP | Tutera |
Huertas Mayores IP | Tutera |
Monte San Julián IP | Tutera |
Torre Monreal IP | Tutera |
San Miguel IP | Uharte Arakil |
Urrotz-Hiriko IP | Urrotz-Hiria |
Félix Zapatero IP | Valtierra |
Ricardo Campano IP | Viana |
El Castellar IP | Alesbes |
San Veremundo IP | Villatuerta |
Mendialdea I IP | Berriozar |
San Donato IP | Etxarri Aranatz |
Arrano Beltza IP | Iturmendi |
Oihanzabal IP | Jauntsarats |
Julián M.ª Espinal Olcoz IP | Mendigorria |
Nicasio de Landa IP | Iruña |
Vázquez de Mella-Bayonne IP | Iruña |
Uxueko IP | Uxue |
Urdiaingo Herri Eskola | Urdiain |
Eskolaldi malgua duten ikastetxeen zerrenda
IKASTETXEA | HERRIA |
Abartzuzako IP | Abartzuza |
Iñigo Aritza Ikastola | Altsasu |
Lokizko IP | Antzin |
Arbizuko Herri Eskola IP | Arbizu |
Aurizko IP | Auritz |
Auzperri IP | Aurizberri |
Eulza IP | Barañain |
Sahats IP | Barañain |
Hilarión Eslava IP | Burlata |
Virgen de Gracia IP | Cárcar |
Lizarra ikastola | Lizarra |
Ntra. Sra. de Ujué IP | Figarol |
Virgen del Rosario IP | Fontellas |
III. ERANSKINA
Eskola Kontseiluak eskolaldi mota luzatzearen gainean egindako bilerako bozketaren akta (PDFa).
IV. ERANSKINA
(Eskolaldi etengabearen luzapena)
Garraioaren irteera ordua aurreratzea (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2013222