283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

420/2020 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 19ko 219/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.

Deialdi hori 2020ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea erizain espezialisten (Familiako eta Komunitateko Erizaintza) 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko dira.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 202ko azaroaren 24an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–NOPLOIko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

AMATRIAIN BOLEAS, EDURNE (1) ETA (2)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 1.4 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(2) 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F2014236