283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

126/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, eguneratzen dituena Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29.artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko dela, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 131/1994 Foru Dekretua indarrik gabe gelditu zen.

14/2008 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak kide hauek izanen dituela: batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeko burua izanen dena, eta Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruordea izanen dena, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta Estatuko Administrazioa ordezkatzeko aukeratutako kideak.

Departamentu hauetako kide banak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa batzordean: Toki Administrazioko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Kide horiek zuzendari nagusien artetik izendatuko dira, kontuan harturik bakoitzak zer lotura duen batzordearen jardunaren gaiekin, eta, bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea eta Nafarroako Foruzaingoko burua ere izanen dira batzordeko kide.

Batzordean Nafarroako toki entitateen ordezkari izanen dira, batzordekide gisa, Iruñeko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako beste bi.

Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, batzordeko eskubide osoko kide izateko gonbita helaraziko zaie honakoei: Gobernuak Foru Komunitatean duen Ordezkaritzako Babes Zibileko Unitateko burua, Iruñeko Poliziaren goi burua eta Nafarroako Guardia Zibilaren goi koronela.

Azkenik, 4. artikuluak ezartzen du Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko titularra izanen dela batzordeko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, kideek haien ordezkari izanen den pertsona bat izendatu dezaketela baldin eta batzordearen bileretara joan ezin badira, eta batzordearen bileretara joan daitezkeela batzordekideek proposatutako teknikari edo aholkulariak, hitzarekin baina botorik gabe.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 22ko 139/2017 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratu ziren.

Nafarroako Foru Komunitatearen egitura organiko propioetan aldaketak egin ostean, eta behin izendapenak eginik kide anitzeko organoan parte hartzen duten administrazio esparru desberdinetan, egoki da batzordearen kideen zerrenda berriro eguneratzea.

Horrengatik guztiagatik, eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duen martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea osatzen duten kideen zerrenda eguneratzea, halako moduz non honako pertsonek osatuko baitute:

1) Batzordeburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria den aldetik.

2) Batzordeburuordea: Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia den aldetik.

3) Batzordekideak:

a. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean:

–Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den aldetik.

–Pablo Muñoz Trigo jauna, Ingurumeneko zuzendari nagusia den aldetik.

–Izaskun Abril Olaetxea andrea, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia den aldetik.

–Carlos Miguel Artundo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia den aldetik.

–Pedro Andrés López Vera, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den aldetik.

–María Yolanda Blanco Rodríguez, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia den aldetik.

–José Javier Boulandier Herrera jauna, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendaria den aldetik.

–Juan Carlos Zapico Revuelta jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua den aldetik.

b. Nafarroako toki entitateen izenean:

–Enrique Maya Miranda jauna, Iruñeko Udaleko alkatea den aldetik.

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUFK) lehendakaria, federazio horrek izendatuta.

–Ander Oroz Casimiro jauna, Antsoaingo alkatea eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUFK) lehendakariordea, federazio horrek izendatuta.

c. Estatuko Administrazioaren izenean:

–Azuzena Trigo Casalod andrea, Gobernuak Foru Komunitatean duen Ordezkaritzako Babes Zibileko Unitateko burua den aldetik.

–José María Borja Moreno jauna, Nafarroako Poliziaren goi burua den aldetik.

–José Santiago Martín Gómez jauna, Nafarroako Guardia Zibilaren goi koronela den aldetik.

4) Batzordeko idazkari izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiaren barnean Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko buru dena.

2. Indarrik gabe uztea aurreko izendapenak eta foru agindu honen berri ematea hemen aipatutako kideei.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 23an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014170