281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko plantilla organikoan.

Onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatzen duenarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Fontellasen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2013697