281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Elgorriagako UN-2 egikaritze-unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko urriaren 21ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Elgorriagako Udal Plan Orokorreko UN-2 egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektua eta urbanizazio-proiektua, UN-2ko Konpentsazio Batzordeak sustatuak.

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2014223