281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Estructuras para energías renovables SL.

Jarduera: energia berriztagarrietarako egituren tailerrerako industria-nabea. Jarduera sailkatua handitzea.

Kokapena: I industrialdea, I kalea, 11. lurzatia (4. poligonoa, 1385 lurzatia).

Cintruenigon, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2013687