281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren indargabetzea eta tributua kentzea. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa izeneko tributua kentzea, eta indargabetzea Zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (16. ordenantza).

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin adierazitako epean inork erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2013686