281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTITZ

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Astizko Kontzeju Irekiak, 2020ko ekainaren 12an Astitzen egin batzarrean, onetsi zuen 1940 m² desafektatzea Kontzejuaren herri-lurretatik (katastroko 421. lurzatiaren mugakide dira), aldez aurretik bananduta Larraun ibarreko landa-lurren katastroko 23. poligonoko 354. lurzatia (Telleria alderdia). Xedea da poligono bereko 464. lurzatiko (Herriaren Euntzea alderdia) 3.864 m²-rekin trukatzea (Martín Juanena Berecoechearen jabetzakoa). Zatiok 127. eta 462. lurzatien mugakide dira, hurrenez hurren.

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Aipatu erabakiek Kontzeju Irekiaren batzarraren bi herenen babesa, gutxienez, izan dute.

Eta horrela ager dadin, ziurtagiri hau sinatzen dut.

Astitzen, 2020ko ekainaren 12an.–Kontzejuko burua, Izaro Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2014004