281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Lanpostua bete gabe uztea

Berriozarko Udaleko alkateak, 2020ko urriaren 29an, honako ebazpen hau (20200649) eman zuen:

“Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 22an erabakita, onetsi ziren oinarriak mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Lanpostuak 22 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan. Oinarri horiek 2020ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 28an.

Deialdiaren I. eranskineko D apartatuan ezartzen da zenbait proba praktiko eginen direla, lanpostuarekin lotutakoak. Ariketa honi gehienez 40 puntu emanen zaizkio, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko, eta hori eskuratzen ez dutenak baztertuta geldituko dira.

Kalifikazio epaimahaiaren aktaren arabera, inork ez du gainditu proba praktiko horretarako ezarritako gutxieneko puntuazioa.

Hori guztia kontuan harturik, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Xedapen zatian azaldutako arrazoiak direla medio, eman gabe uztea honako deialdi hau: Mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 22. zenbakia du. Deialdia onetsi zen Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 22an hartu erabakiaren bidez, eta 2020ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.”

Berriozarren, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2013702