281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Nahitaezko desjabetze-espedientea hastea

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2020ko azaroaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenbizikoa.–“Irurtzungo ur horniketa Urdalurreko urtegitik Satrustegi-Etxarren zatia” izeneko proiektua onestea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea.

Bigarrena.–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz, Sakanako Mankomunitatera (Uriz kalea, 32; 31830 Lakuntza; Nafarroa) bidalita.

Laugarrena.–Erabaki hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, bai eta Sakanako Mankomunitatearen iragarki oholean eta Arakilgo Udalekoan paratzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako ondasun eta eskubideen titular guztiei, behar diren ondorioetarako.

Lakuntzan, 2020ko azaroaren 16an.–Mankomunitateko lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2013703