281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Altzuza-2 plan partzialean. Hasierako onespena

Aditzera ematen da gobernu batzarraren 2020ko azaroaren 10eko bilkuran hasiera batez onetsi dela aldaketa, Altzuzako Altzuza-2 plan partzialarena, Sorataros SLk sustatua. Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2013683