281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNETA

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Munetako Kontzejuak, 2020ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ur hornidura arautzen duen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ekoan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Munetan, 2020ko azaroaren 16an.–Kontzejuko burua, Francisco López de Dicastillo Echeverria.

ALDAKETA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN. BEHIN BETIKO ONESPENA

8. artikulua.

Tributu-kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie tasen zerga-oinarriei:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako:

–Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 60 euro.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako:

–Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko kuota aldakorra, jarraian aipatzen diren erabilera eta helburuen arabera aldatzen dena:

  • Etxeko erabilera etxebizitzetan: 1 euro/metro kubikoa, gehi BEZa.
  • Industria, merkataritza eta zerbitzuetarako eta, oro har, aurreko tarifan aurreikusi gabeko jarduera edo erabileratarako: 2 euro/metro kubikoa, gehi BEZa.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan (zerbitzuan alta emateko tasa) ezarritako zerga-egitaterako:

–Kuota bakarra, 80 euro gehi BEZa.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan (lotunerako kuota) ezarritako zerga-egitaterako:

–Hargune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro gehi BEZa.

–Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua): 147,86 euro gehi BEZa.

–Negozio-lokal bakoitzaren lotunea: 184,81 euro gehi BEZa.

e) 4. artikuluaren e) apartatuan (lotunerako kuota) ezarritako zerga-egitaterako:

–Etxeko erabilera etxebizitzetan: 1 euro/metro kubikoa, gehi BEZa.

–Industria, merkataritza eta zerbitzuetarako eta, oro har, aurreko tarifan aurreikusi gabeko jarduera edo erabileratarako, 2 euro gehi BEZa, metro kubikoko.

9. artikulua.

Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

Ordenantza honek arautzen dituen ur hornidura eta saneamendu zerbitzuei etxeko tarifan aplikagarri zaizkien prezioei dagokien kuota osoa murriztuko da honako portzentaje eta kasu hauetan:

a) %50eko murrizketa:

–Kontratuaren titularra udalerrian erroldatuta dagoenean.

Betiere tarifa honen onuraduna ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra izanen da edo, bestela, haren ezkontidea, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko.

Munetako Kontzejuak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa horretarako eskatzen diren baldintzak mantentzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, edo egiaztatzeko dokumentuak eskatuta ere, horretarako epea iragan ondoren, haiek aurkezten ez dituztenei.

Iragarkiaren kodea: L2013701