278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskal orokorraren 14.3 artikuluaren aldaketa,
tarifen hobaria arautzeari buruzkoa.
Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Ordenantza fiskal orokorraren 14.3 artikuluaren aldaketa, Eguesibarko Udaleko tarifen hobaria arautzeari buruzkoa.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 13an.–alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2013655