278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 46. lurzatian. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Irurreko (Gesalatz) 2. poligonoko 46. lurzatian, Henry Leanerts fundazioak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, eta bitarte horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Gesalazko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Irurreko (Gesalatz) 2. poligonoko 46. lurzatian.

Gesalatzen, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013708