278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2021eko lan-egutegia

Funesko Udaleko alkateak, 2020ko azaroaren 13ko 793/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Udalaren bulegoetako langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia. Hona hemen haren laburpena:

Lehena.–2021eko jaiegunen egutegia onestea udal bulegoetan zerbitzu egiten duten Funesko Udaleko langileendako; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere itxita egonen dira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 14a: San Isidro (herriko jaia).

Abuztuaren 9tik 13ra: Santiago Apostolua zaindariaren festak.

Urriaren 11: Pilare egunaren bezpera.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren zubia.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

Abenduaren 31a: Urteberri bezpera.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako deklaratu diren jaiegunak.

Funesko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 07:40tik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 12:00etatik 14:00etara izanen dira, astelehenetik ostiralera, aurretiaz hitzordua eskatuta.

Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterrena, organo eskudunak onets ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2013574