278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Epatzea, 268/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen (2020-0248 zk.) 2020ko azaroaren 16an:

“Oscar Bea Trincado, Cintruenigoko Udaleko alkatea (Nafarroa).

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2020ko irailaren 23an egin errekerimenduaren berri izan dut. Haren bidez, jakinarazten da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (268/2020 prozedura arrunta) jarri dutela legez kanpokotzat deklaratutako hirigintza-hitzarmen baten ebazpen espresuaren aurka, zeina 2008ko maiatzaren 15ean Inmobiliaria Arbonne SLrekin sinatutako konpromisoaren xede baita. Orobat, subsidiaroki, sinatutako hitzarmenen deuseztasun-deklarazioa jakinarazten da. Hartara, errekerimenduaren edukiari erantzunez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea eskatutako administrazio-espedientea (hirigintza-hitzarmena, birpartzelazioa eta urbanizazioa), behar bezala zenbakitutako aurkibidearekin, errekurtsoan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.–Afera honetan, hirugarren interesdun gisa jotzea María Jesús Protomartir Lacarra, José Manuel Garraleta Yanguas eta María Pilar Garraleta Yanguas. Hortaz, ebazpen hau jakinarazi eta epatze deia egiten zaie, 9 eguneko epean ager daitezen demandatu gisa.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko Udaleko ediktuen taulan argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea 44. artikuluari loturik.

Laugarrena.–Udalak honako hauek izendatzea prozeduraren zuzendaritza eta ordezkaritza eramateko:

–Abokatuak: Armando Sesma Gurucharri eta Jesús María Ramírez Sánchez.

–Prokuradorea: Yolanda Apezteguía Elso.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran.”

Argitara ematen da, interesaturik egon daitezkeenak demandatu gisa ager daitezen 9 eguneko epean.

Cintruenigon, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2013722