278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2021eko lan-egutegia

Alkate-udalburu Gustavo Rodríguez Aguadoren 2020ko azaroaren 11ko 189. ebazpenaren bidez onetsi ziren 2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Lehena.–Onestea Cabanillasko Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 16a: San Roke (herriko jaia).

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, honako egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

Abuztuaren 17, 18, 19 eta 20a eta irailaren 24a.

Horrela, enplegatu bakoitzari 1,39 ordu faltako zaizkio lanean egiteko; urtean barna egiten ahalko dira ordu horiek.

Hirugarrena.–Cabanillasko Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi-banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.

Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean indarra duen araudiari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cabanillasen, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2013559