278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko ediktua

20-01337 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu delarik Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tuterako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruz Alkatetzak ekainaren 2an emandako 775/2020 Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 13ko Ebazpenaren aurka. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion bertsioan, Erregelamenduaren II. kapituluari idazketa berria eman baitzion, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2014024