278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario-lanpostu bat

2020/315 Ebazpena.

Joseba Otondo Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate-udalburuak.

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2020ko azaroaren 16an, EBAZPEN hau eman dut:

Kontuan hartuta amaitu dela Baztango hiri-hondakin solidoak kudeatzeko teknikari lanpostu bat, funtzionario- izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko deialdi-prozesua.

Epaimahaiak hautaketa-prozesuan behin betiko puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena egin duela ikusita.

Indarrean dagoen legeriak eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) eta 102.2 artikuluek eta Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 136. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Miren Meoki Plaza izendatzea Baztango hondakinak kudeatzeko teknikariaren lanpostua betetzeko.

2.–Gehienez ere hilabeteko epean karguaz jabetzeko errekerimendua egitea, aldez aurretik Nafarroako foru-araubidea errespetatzeko, Konstituzioa eta legeak betetzeko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzoki betetzeko zin-egite edo hitzemate egintza egin ondoren.

3.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Erabaki hau interesdunei eta Udaleko Osoko Bilkurari helarazte, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Errekurtsoen araubidea:

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean.

Baztanen, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2013898