278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

353/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, 0,81eko eguneratze koefizientea onesten duena Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuak dauden Martzillako ondasun higiezin guztien katastroko balioei aplikatzeko 2020ko ekitaldian.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 22. artikuluak ezartzen duenez, “ondasun higiezinen erregistroko balioa zehazteko, merkatuko balioa hartuko da erreferentziatzat, baina erregistroko balioak ezin izanen du merkatukoa gainditu, eta ez da izanen foru lege honen 24.2.a) artikuluan aipatzen den metodo gehigarria aplikatuta ateratzen dena baino txikiagoa, non eta azken hori ez den merkatuko balioa baino handiagoa”.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur Ondasunen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 20/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa), Martzillako udalerriko balorazio txostena onetsi zen, eta, horrenbestez, haren aplikaziotik ateratzen diren balioek hurrengo zergaldian izanen dute eragina, aipatu foru legearen 38. artikuluan xedatzen den moduan.

2020ko azaroaren 18an Martzillako Udalak egun horretan berean egindako osoko bilkuran hartutako erabakia igorri zen Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzura. Erabakiak zera dio: “...Ikusirik Martzillako Udalak Katastro Lanak SA enpresari agindutako azterlanaren emaitzak, agerian gelditu da gaur egun alde nabarmena dagoela Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturiko katastroko balioen eta merkatuan antzeko ezaugarriak dituzten ondasun higiezinen prezioen artean...” (sic). Horrenbestez, eskaera egiten diote Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari “0,81eko eguneratze-koefizientea onesteko, Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan inskribaturik dauden Martzillako udalerriko ondasun higiezin guztien katastro-balioei 2021eko ekitaldian aplikatzeko...” (sic).

12/2006 Foru Legearen 23.2.i) artikuluak adierazten du Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak baloraziorako onetsitako parametro orokorrak direla, hain zuzen ere, Nafarroa osoan ondasun higiezinen balio homogeneoa ezartzeko balorazio metodoen aplikazioan beharrezkoak diren elementuak, eta halakoak dira, besteak beste, “... balioa eguneratzeko koefizienteak eta balioa finkatzeko koefizienteak, erregelamenduz ezartzen direnak”; bestetik, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren 12. arauko 1. zenbakiak adierazten du “... Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ezaugarri homogeneoak dituzten higiezin multzo jakin batzuen balioa eguneratzeko koefizienteak onesten ahalko dituela kasuan kasuko ebazpenean berariaz zehazten den lurralde eremu jakin baterako, balorazioko parametro gisa erabiltzeko, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 23.2.1) artikuluan aipatzen den bezala. Horrela onetsitako koefizienteak urtero aplikatuko zaizkie Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako katastroko balioei...”.

Aurrekoa ikusita, bidezkoa da eguneratze koefiziente bat onestea Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuak dauden Martzillako ondasun higiezinen katastroko balioei aplikatzeko 2021eko ekitaldian.

Beraz, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–0,81eko eguneratze koefizientea onestea Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuak dauden Martzillako ondasun higiezin guztien katastroko balioei aplikatzeko 2021eko ekitaldian.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 23an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2014168