278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, xedatzen duena argitara eman dadila Hezkuntzako kontseilariaren eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren artean 2020ko ekainaren 25ean hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, laguntzak eta ekarpenak eman ditzan 2020an ikastetxeetako Iraupen Eskiko Eskola Kanpaina gauzatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren artean 2020ko ekainaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, laguntzak eta ekarpenak eman ditzan 2020an ikastetxeetako Iraupen Eskiko Eskola Kanpaina gauzatzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Hezkuntzako kontseilariaren eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren arteko 2020ko ekainaren 25eko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, laguntzak eta ekarpenak eman ditzan 2020an ikastetxeetako Iraupen Eskiko Eskola Kanpaina gauzatzeko. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da erabaki hori.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura eta Kiroleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2020ko azaroaren 10ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuaren eta Kultura eta Kirol Departamentuaren arteko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren Institutuari, laguntzak eta ekarpenak eman ditzan 2020an ikastetxeetako Iraupen Eskiko Eskola Kanpaina gauzatzeko

Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean.

Batetik, Rebeca Esnaola Bermejo andrea, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilariak, eta beste aldetik, Carlos Gimeno Gurpegui jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa:

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura eta Kirol Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtu zuen ordura arteko Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua, eta erakunde autonomo horren estatutuak onetsi zituen; Kirol Zuzendariordetzaren eskumenen artean aipatzen du kirol jarduera sustatzekoa, laguntza eta dirulaguntzak emanez, eta kirol arloan berdintasuna bermatzen duten neurriak sustatzea beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. 23. artikuluan ezartzen du, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen artean:

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Berdintasun eta Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria izatea estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

Bigarrena:

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan honako partida hauek daude:

Kultura eta Kirol Departamentua:

A50002-A5110-4400-336102.–“NICDO: eskoletako eski-kanpaina”, 160.500 euroko kreditua duena.

Hezkuntza Departamentua:

420000-42000-4400-322G00.–“Eskoletako eski-kanpaina. NICDO”, 50.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena:

Kirola ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea da kanpaina honen helburua, heziketaren eta kirolaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari, bai eta jarduera fisikoa egiteko ohitura sortzeari ere, horrek bizimodu osasungarria garatzen lagunduko baitu, guztiz bat datorrena Hezkuntza Departamentuaren helburuekin eta haren jardun-esparruarekin, haren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuan definituta dagoen bezala. Kanpaina honek hezkuntzaren aldetik duten interes ukaezinaz gain, horretan emandako tradizio luzeak erakusten du Nafarroako Kirolaren Institutuaren kudeaketa oso egokia izan dela eta aukera eman duela elkarlana garatzeko eta bi erakundeek baliabideei etekina ateratzeko.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Baimena ematea Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, laguntzak eta ekarpenak eman ditzan 2020an ikastetxeetako Iraupen Eskiko Eskola Kanpaina gauzatzeko.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

Kultura eta Kirol Departamentua:

A50002-A5110-4400-336102.–“NICDO: eskoletako eski-kanpaina”, 160.500 euroko kreditua duena.

Hezkuntza Departamentua:

420000-42000-4400-322G00.– “Eskoletako eski-kanpaina. NICDO”, 50.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura eta Kirol Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2013503