278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

81E/2020 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 80E/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez behin betiko onesten da Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, 13. artikuluari (“Definizioak”) eta BF1 lurzatiari dagokiena. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Akats material bat atzeman da Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 80E/2020 Ebazpenean, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, 13. artikuluari (“Definizioak”) eta BF1 lurzatiari dagokiena. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2020ko azaroaren 10ean emandako txostena ikusirik; urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretua betez, zeinaren bidez onesten baita Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 13/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 80E/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez behin betiko onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, 13. artikuluari (“Definizioak”) eta BF1 lurzatiari dagokiena. Sustatzailea Navarra de Suelo y Vivienda SA da.

6. xedapenean, gaztelaniazko testuan, “Acuerdo” (erabaki) jartzen duen tokian “Resolución” (ebazpen) jarri behar du.

2. Ebazpen hau igortzea Etxebizitza Zerbitzura, Babes Zibileko Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzara, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusira, Iruñerriko Mankomunitatera, Iruñeko Udalera, enpresa sustatzailera eta alegazio egileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 10ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2013495