275. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-743

Etxandiko Borda jabeen erkidegoak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Etxandiko Borda jabeen erkidegoa.

Xedea: etxebizitza eraikin bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Etxebizitzak 14. poligonoko 313. lurzatian daude. Haien isuria, hobi-iragazkiaren bidez araztu eta gero, lurrean iragazten da, urteko 515 m³-ko emariarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2013344