275. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2021ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Leitzan, 2020ko azaroaren 10ean.–Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2013554